top of page
Koldo_037.JPG

BIOGRAFIA

Ongi etorri nire istoriora.

 

1992an jaio nintzen, Bilbon.

 

Txikitatik istorioak kontatzeko desioa, besteen azaletan sartzea, personen arteko konexioa sentitzea eta emozioak azaleraztea garrantzitsuak zirela sentitu izan dut. Eta Titanic filma ikustean argia piztu zitzaidan: Dicaprio eta Winsletek egiten zutena egin nahi nuen nik. Orduantxe antzeztea ofizioa zela, hortaz bizi zen jendea bazegoela eta haietako bat izan nahi nuela ulertu nuen. 

 

Orduantxe hasi zen dena.

 

9 urterekin antzerki eskola batera apuntatu nintzen, 16 urterekin beste batera (formakuntza profesionalago batera), pare bat laburmetrai garrantzitsu grabatu nituen eta batxilergoko azken urtea betetzeko Estatu Batuetara joan nintzen, ta nola ez, instituan zeuden formakuntza artistiko guztietan parte hartu nuen. Ameriketatik bueltatu ostean, 19 urterekin nire lehenengo lan profesionala izan nuen: ETB 1eko ‘Bi eta Bat’. Serie bukatzean Madrilera bizitzera joan nintzen Arte Dramatikoa ikasteko, baina bitartean hainbat lan egin nituen: ‘Goenkale’, ‘Bienvenidos al Lolita’, ‘Por un puñado de besos’, ‘Rinconete y Cortadillo’, ‘Egun berri bat’… beti antzerkia eta audiobisualaren artean.

 

2015ean Madrileko formakuntza bukatzean Bilbora itzuli nintzen antzerki asko egitera. Eta zorionez, ez zait lana faltatu ordutik: Teatro Español, Teatro Arriaga, Pabellón 6, Tanttaka, Glu Glu. Zineman Penélope Cruz eta Antonio Banderasekin lan egin dut Gastón Duprat eta Mariano Cohn argentinar zuzendarien ‘Competencia Oficial’ pelikulan. Mikel Ruedarekin lanean aritu naiz, Mariano Barrosoren ‘La línea invisible’ seriean, 'El Ministerio del Tiempo', 'Vamos Juan' Borja Cobeagarekin, 'Tres Veces' Elamediak ekoitzia, Amania Films, 'Altsasu', ‘Versus’, ‘Eskamak Kentzen’, ’Cuando Dejes de Quererme’, ‘Centro Médico’.

 

Eta bidea egiten jarraitzen dut.

 

Bizi dudan esperientzia bakoitzagatik eta ofizio honetan gurutzatzen ditudan pertsona zoragarriengatik zorionekoa sentitzen naiz.

 

Antzoki eta pantailetan ikusiko dugu elkar.

 

Koldo.

Sign up
bottom of page